kontaktua
2016.12.23

Olentzero basotik herrietara

Gabonak datoz eta gure artean Olentzero ibiliko da herri guztietan. Jesusen jaiotzaren barri emotera dator, mendian ikatza egiten urte osoa emon eta gero. Gabon gauean, ganera, opariak bananduko ditu etxeeta

Gure artean Olentzero, beste herri batzuetan Santa Claus edo Papa Noel. Gure inguruko herri gehienetan familiak batu, alkarregaz jaiak ospatu eta opariak trukatuko dira.

Hainbat ohitura dagoz urteko sasoi honetan: kantu-errondak egin, ura eta sua bedeinkatu, ogi salutadorea... Etxekoakaz eta lagunartean gozatzeko egunak be badira.

Zorionak eta urte barri on!

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 264
2016.12.15

Ahoz ahoko azoka Galdakaon

Abenduaren 15etik 21era bitartean liburu azoka eratu dabe Galdakahon. Izan be, Ahoz ahoko azoka ipini deutsie izenburu

Azokako erakuslekuez ganera, programa bete-betea dago egunero: idazleak euren liburuak sinatzen, hitzaldiak, aurkezpenak, ipuin kontalariak, performanceak, musika-ekitaldiak...

Herriko alkarte gehienek parte hartuko dabe, musika-emonaldietan, euren jardueren aurkezpenetan... herrian txertatuta.

Horrez ganera, Alizia lurralde miresgarrian liburuaren lehenengo edizinoaren urteurrena dala-ta, erakusketa bat jarri dabe. Bai Lewis Carrol bai Roald Dalh gogoan hartuko ditue. Euren ganeko erakusketa, hitzaldiak eta euren idazlanetan oinarritutako argitalpenak eta filmak ikusgai egongo dira.

Ikasiz gozatu eta gozatuz ikasi. Astebeteko egitarau honegaz badago non eta zertan entretenitu.

Esatekoak 0
Ikusita: 178
2016.12.08

Marijesien topaketa aurten Lekeition

Marijesiak, Abendua edo Kebonikoak. Gabonak datozenean aspaldiko ohitura da eske-koplak etxerik etxe abesten ibiltea. Bizkaian ondino be bizirik dago ohitura hori hainbat herritan. Herriotako kantari-taldeak aspaldiko urteetan egun baten batzen dira, bakotxak bere kantua egiteko. Aurten topaketa hori Lekeition egingo dabe, herriko eleizan, abenduaren 10ean, iluntzeko 7reta

Aurten Ariatza (Muxika), Ea, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Iurreta, Lekeitio, Mendiola eta Oromiñoko taldeek parte hartuko dabe.

Taldeok berezitasun asko daukiez, herritik herrira hainbat ezaugarri ezbardin daukiez: taldea osotzeko modua, kantua bera, egun bakar baten edo bederatzi egunetan kantatzea, musika-soinuagaz edo abots hutsez...

Kantua bera badakigu zabalago ibili dana, Markinan edo Zeberion kasurako. Errondan ibilteko ohitura, ostera, Gernikaldeko herrietan eta Durangaldeko batzuetan dago baieztauta.

Hilaren 10eko ekitaldia interesgarria izango da guztiz.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 228
2016.12.01

Euskeraren Eguna

Abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoaren eguna, Euskeraren Nazioarteko Eguna da. Hori dala-ta, erakunde, udal, alkarte eta ikastetxe gehienek eguna ospatzeko ekintzak egiten dabe

Bizkaian, Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta sariak emoten ditu egun horretako ekitaldian. Aurten sariokaz Jose Angel Iribarren bizitza-ibilbidea goratu dabe, eta baita be Bizkaiko euskaltegiek hainbat urtean hiztunak euskerara ekarteko egin daben lana.

Poesia eta ikusentzutekoen atalak be badagoz sariotan. Poesian Garazi Ugalde Pikabea eta Juan Kruz Igerabide dira irabazleak; ikusentzutekoen artean, ostera, Hannot Mintegia.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 166