kontaktua
2017.02.23

Badatoz aratusteak!

Aratusteen ospakizunak zikloa osotzen dau, egun bateko jaia barik hainbat egunetakoa da, eta lekutik lekura egunok aldatu egiten dira.

Datorren asteburuan eta martitzenera arte batzen dira ospakizunik gehienak.

Gure inguruan Bilbon alkartuko da jenterik gehien, baina herrietan hainbat modutara jantzi eta gozatzeko ohiturak topauko ditugu.

Mundakan Atorrak eta Laminak urtengo dabe; Durangon Surrandiak; Markinan Hartza eta Zahagi-dantza egiteko dantzariak; Gernikan Marroak; Trapagaranen Carrascoliendas; Ermuan Hartza; Lekeition Estudiantina.

Urruntxuago joan ezkero, Eibar, Tolosa, Zuberoa... beste hainbat inauteri mota aurkituko doguz.

Zenbatgura plan egiteko aukerea, Aratusteak bakotxak gura dituan moduan ospatu eta biziteko.

Esatekoak 0
Ikusita: 346
2017.02.17

Txitxiburduntzi, kanporamartxo, basaratoste

Badatoz Aratusteak, eta ohitura dan moduan, aurreko domekan Basaratoste, Txitxiburduntzi edo Kanporamartxo izenagaz ezagutzen dan jaia egingo da herri askota

Lehen auzoko eta inguruetako ume edo neska-mutikoak alkarregaz joaten ziran basora edo zelairen batera baso-otordutxu bat egiten. Horretarako, bakotxak etxean hartutako jakiak: txorizoa, urdaia, ogia, taloa... eroaten ebezan.

Gaur egun herriko alkarteek edo udalak berak eratuta batzen dira taldeak, ume eta helduak batera, hamaiketakoa egiteko.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 255
2017.02.10

Eskolarteko bertso txapelketa martxan

Argazkia Bertsozale Elkartea.

Gaztetxuei begira egiten dan bertso txapelketa da Eskolartekoa. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dabe urtero Euskal Herri osoan ekintza hau, maila bitan: 15 urtetik beherakoak alde batetik eta 15-18 urte bitartekoak besteti

Gazteenek txapelketa barik alkarregaz batu eta alkar ezagutzeko saioak egingo dabez. Nagusiek, ostera, txapelketa egingo dabe. Finala bagilaren 10ean izango da eta saria Gabonetan 'Ahots baten Sormen egonaldian' parte hartzea.

Esatekoak 0
Ikusita: 279
2017.02.03

Azpillaga bertsolaria hil da (1935-2016)

Jon Azpillaga bertsolari moduan ezagutu dogu. Pasai San Pedron jaio zan 1935ean, baina txikitan Berriatura etorri zan. Harrezkero Berriatuan, Ondarroan eta, ezkondu ostean, Mutrikun bizi izan da.

Etxean bertan euki eban bertsotarako giroa eta han zaletu ei zan. Euskerarako zaletasuna eta ardurea eukan. Bizkaia-Gipuzkoako mugan bizi izanda, ganera, bietara moldatzen zan.

Gazterik hasi zan bertsoak egiten, eta plazan agertzen be bai. Santa Agedako eske-errondetan koplan kantetan batetik, plazan bertsoan egiten… Lehenengo saioa Mugartegigaz egin eban 1950ean. Handik gora ibilbide luzea egin izan dau, hainbeste plazatan eta hainbeste bertso-lagunegaz. Alde baten, dana dala, Lopategigaz batera saio asko eta asko egindakoa da.

Txapelketetan be parte hartu izan dau. 1961ean, Bizkaiko txapeldun izan zen, eta txapelketa nagusietan lau bider parte hartu eban finalean: 1960an, 1962an, 1980an eta 1982an.

Esatekoak 0
Ikusita: 308