kontaktua
2017.05.26

Errogatibei buruzko hitzaldia Igorren

Gure herrietan ohitura zabala izan da oraintsura arte errogatibak egitea. Urkiola, Arantzazu... holango lekuetara herri askotatik egin izan dira. Arratian orain be urtero-urtero egiten da errogatibea San Antonio egunaren hurrengo astean. Jente asko joaten da autobusez, autoz eta oine

Baina zer dira errogatibak? Munduan beste leku batzutan be egiten dira, non? Ze antzekotasun eta alde daukie? Noiztik datoz Urkiolako errogatibak?

Galdera guztiok erabiliko ditu Ander Manterolak Igorren ekainaren 2an egingo dauen hitzaldian.

Esatekoak 0
Ikusita: 50
2017.05.19

Aho bete amets: haur literaturaren ahozko baliabideak (0-6 urte)

Yolanda Arrietak emongo dauen taller horretan, Haur Literaturaren ahozko baliabideak landuko dira modu praktikoan. Haur-poesia eta album ilustratuak erabiliz, ahozko jardunera ekarteko moduak frogatuko dira. Errezitaduak, kantuak, gorputz-adierazpena eta dramatizazinoa erabiliko dira, partaideen artean emozinoak eta estetika lantzeko.

0-6 urteko umeen guraso, irakasle, zaintzaile eta hezitzaileei zuzenduta dago.

Ikastaroa uztailaren 3-4-5ean izango da, Donostiako EHUn, goizeko 9:00etatik 14:00etara.

HikHasi Udako Topaketen arteko bat da hau, baina beste ikastaro asko egongo dira, irakaskuntza eta hezkuntzagaz lotuta gehien baten.

Informazinoa: http://www.hikhasi.eus/fitx/fitxategiaJeitsi.php?id=1395&emota=1&dok_id=2883

Maiatzaren 31ra arte emon daiteke izena.

Esatekoak 0
Ikusita: 54
2017.05.11

'Bizkaidatz' ipuin lehiaketarako deialdia zabalik irailera arte

Bederatzigarren edizino honetan, Karmele Jaiok eta Alejandro Fernández Aldasorok egin dabe ipuinaren hasierea, batak euskeraz eta besteak gaztelaniaz, hurrenez hurren.

Parte-hartzaileek ipuina osotu eta amaitu egin behar dabe, hasiera hori abiapuntutzat hartuta.

16-20 orri bitartean idatzi eta irailaren 22rako aurkeztu behar dira idazlanak. Sari bina egongo dira, lehenengoa 1.500 eurokoa eta bigarrena 500ekoa.

Lehiaketaren helburua idazteko eta irakurteko zaletasuna bultzatu eta indartutea da. Eta horretarako konbitea eginez dator: 'Jarraitzeko prest? Orain zure txandea da' lelopean aurkeztu da-ta.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 56
2017.05.05

Santutxuko udabarriko bertso-saioak

Santutxuko Udabarriko bertso-saioak aurten 33. edizinoa beteko dau. Maiatzaren 6, 13 eta 20an, eguerdian egingo dira saioak, eta 25ean bertso-poteo

Santutxuko Bertso-eskoleak eratuten dauen ekitaldi horretan, eskolakoak eurak izango dira gai-jartzaile, bertsolaririk puntarengoak plazan daukiezala: Miren Amuriza, Ibon Ajuria, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio Sustrai Colina, Jone Uria, Alaia Martin, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Andoni Egaña, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Fredi Paia.

Egitasmo honek Bilboko Udaleko Euskera sailaren laguntza dauka. Honezkero errotuta dago auzoan, Bilboko Bertso-eskolarik zaharrena dauka eta.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 54