kontaktua
2017.07.13

Eako Poesia egunak asteburuan

"Marrazkia azalean, azala hitzetan" izenburuagaz datoz aurtengo Eako Poesia Egunak. Aurten uztailaren 14, 15 eta 16an egingo dira Ean urteroko Poesia Egunak. Herri osoa hartuko dabe, hainbat ekitaldi mota egiteko: antzerkia, errezitaldiak, kantaldiak, ikuskizunak... Eta herri-bazkariak, bertaratzen diran guztiak bat egitek

Parte-hartzaileak honeek dira: Mikel Martínez, Irati Agirreazkuenaga, Tartean Teatroa, Loraldia, Isaac Xubín, Errime, Xabier Gantzarain, Uxue Alberdi, Iñaki Zabaleta, Txakur Gorria, Inun, Amaiur B. Blasco, Ertza Konpainia, Anticontinente, Ismael Manterola, Karabansarai Konpainia, Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Ana Urkiza, Pello Ramírez, Sahatsa Ramírez, Ainara Azpiazu Axpi, Elena Odriozola.

Bariku  iluntzean hasi eta zapatu-domekak goiz eta arrasti, jarraian egongo dira ekitaldiak. Egitaraua ikusteko hona jo daiteke: www.eakopoesiaegunak.eus

Esatekoak 0
Ikusita: 71
2017.07.07

Inkesta soziolinguistikoaren emaitzak euskeraren aldekoak

Egunotan 2016ko inkesta soziolinguistikoaren emaitzen barri emon dabe, eta euskererarentzako barri onak dakarz.

Azterketa horren arabera, euskerearen eremu osoa kontuan hartuta, 16 urtetik gorako biztanleen % 28,4 euskalduna da, eta % 16,4 euskaldun hartzailea. Orain dala 25 urte egindako lehen Inkesta Soziolinguistikoagaz konparauta, euskereak 223.000 hiztun irabazi ditu. Era berean, galdeketeak argi erakusten dau zelan gaztetu dan euskal hiztunaren profila. Inkesteak hartzen dauen edade-talderik gazteena, 16 eta 24 urte bitartekoa, da euskaldun ehunekorik altuena daukana, % 55,4, eta 1991n euskaldunena zanak, 65 urtetik gorakoenak, dauka gaur egun euskera gaitasunik apalena, % 20,4.

Eremuka, EAEn izan da hazkunderik nabarmenena; eta edadeari lotutako datuen arabera, euskerearen hazkundea gazteenetatik dabil zabaltzen.

Esatekoak 0
Ikusita: 68