kontaktua
2017.12.15

Marijesiak asteburuan hasiko dira Gabonak iragarten

Marijesiak edo Abendua izenagaz ezagutzen da Gabonak datozela iragarten dauan ohitura, etxerik etxe edo herrian zehar kantuan joatekoa. Gernikan eta Ean bederatziurrena egiten dabe orain be, horregaitik abenduaren 16an hasiko dira bederatzi eguneko ekitaldia. Beste leku batzutan, Durangaldean batez be, egun bateko eske-errondea egiten da, hilaren 23an.

Gernikan urteotan abesten dabezan koplak barriztau, ugaritu eta osotu egin dabez, Jose Antonio Arana Martijak hasitako bidetik. Aurten beste hiru kopla barri abestuko dabez:

32 -Herodesek esan eutsen

erregieri gabian,

hemendik zoiazela

ni bere joan neitian.

 

34.- Herodes koitadua

burladu zaitue,

erregiak joan dira

zeu ikusi bage.

 

39 - Pastore santu birtuosuak

baliau zakiguz gaur hemen,

bart arratsian zer pasatu da

kontau dagigun Belenen.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 7
2017.12.01

Badator Durangoko Liburu eta Disko Azoka

Abenduaren hasieran, euskereagaz lotutako data garrantzitsu bi dagoz urtero-urtero euskalzale asko batzen dituenak: Euskerearen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an, batetik; eta Durangoko Liburu eta Disko Azoka, abenduaren 6tik 10era, besteti

Aurten be, Euskerearen Eguna ospatzeko herri, eskualde eta lurralde guztietan egin dira hainbat ekitaldi. Gure hizkuntzari behar dauen lekua emoteko.

Eta Durangoko Azokan be beste hainbat jarduera egongo dira, euskal kulturaren produktu barriak eta emaitzak erakusteko.

Liburu-aurkezpenak, musika-saioak, umeentzako tarteak, teknologia barrientzakoa... euskereak kultur-produkzinoan gaur egun leku handia hartzen dau, eta Azoka da horren erakuslehiorik onena.

Esatekoak 0
Ikusita: 62