kontaktua
2018.04.26

Badator Gutun Zuria Bilbora

Gutun Zuria kultur jarduera ezaguna dogu honezkero urteroko agendan. Aurten be hutsik egin barik heldu da, apirilaren 23tik 29ra hainbat ekitaldi ekartek

"Naturara itzultzea. Utopiara bidaia ote?" izenburuagaz dator oraingoan. Bertan izango dira gure arteko eta kanpoko idazle asko eta izen handikoak, solasaldiak, aurkezpenak eta alkarrizketak egiten.

Horrezaz ganera, arte-instalazinoak, erakusketa, dantza-saioak be egongo dira, egitarau zoragarria osotuz.

Bertara joan ezin izan ezkero, ganera, sarearen bidez jarraitzeko modua dago. Ez dago aukera galtzerik.

Esatekoak 0
Ikusita: 119
2018.04.19

Kantutegiari buruzko jardunaldia Mintzolan

Mintzolak urtero eratzen dauan jardunaldian, aurten kantutegiaren ondarea hartuko dabe aztergaitzat. Mintzolagaz batera, antolaketan parte izango dira Eusko Ikaskuntza, Eresbil eta Labayru Fundazioa. Erakunde guztiok dabiz beharren kantu eta musikaren ganeko materialakaz, eta bakotxak bere artxiboa dauka. Baina galdera bat dago mahai ganean: komeni da artxibo bateratu bat egitea? Lagungarri izango litzateke erabiltzaileentzat? Eta egitekotan, zelakoa izango beharko litzateke?

Artxiboetako arduradunak, ikertzaileak, kantuzaleak… batzeko behar-ekitaldia egingo dabe apirilaren 27an Villabonan, Mintzolaren egoitzan.

Esatekoak 0
Ikusita: 207
2018.04.13

Txikipedia, umeentzako Wikipedia euskeraz

Sarean gero eta eduki gehiago dagoz, baita euskeraz be. Txikipedia webgunea dogu horreetariko bat, era guztietako gaiaei buruzko informazinoa euskeraz emoten dauen

Izenak berak erakusten dauen moduan, 8 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta horrek baldintzatuko dauz edukiaren sakontasun maila eta hizkuntza ereduaren erabilera.

Gaiak eta edukiak irudiz horniduta datoz, erakargarri eta didaktikoak izan daitezan. Orain hornidu egin behar. Horretarako irakasleei konbitea egiten jakie orrian bertan, ikasleakaz proiektuak bideratzeko.

Animo, danon onerako izango da-ta!

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 163
2018.04.06

Ilustrazinorako diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzak komiki, nobela grafiko edo irudidun album formatuko liburu bat osotzen daben ilustrazioak sortzeko diru-laguntza deialdia iragarri dau.

Alde batetik, "irudidun album edo liburu bat argitaratzea helburu dauken ilustrazino-proiektuentzat" 15.000 euroko 3 laguntza egongo dira, eta bat andrazko batentzat izango da; beste aldetik, "komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu dauken ilustrazino-proiektuentzat" 15.000 euroko beste 4 laguntza banatuko dira, honeetatik be bat andrazko batentzat.

Gure artean sortzaile asko eta onak dagozala jakinda, bidea egin gura daben 18-30 urte bitarteko gazteei laguntzea da deialdi honen helburua.

Maiatzaren hasierara arte aurkeztu daitekez egitasmoak.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 113