kontaktua
2018.05.25

BizkaIdatz sariaren X. edizinoa

BizkaIdatz literatur sorkuntzak saritzeko egitasmoa da. Antolatzaileek testu baten hasierea emoten dabe eta parte hartzaileek kontakizunarentzat jarraipena eta amaiera asmau behar ditue.

Deialdi bikotxa da, euskeraz eta gaztelaniaz. Aurten euskerazko testu-hasierea Bernardo Atxagarena da eta gaztelaniazkoa Itziar Minguezena.

Lehiaketa zabalik dago irailaren 20ra arte. 16 urtetik gorako edonork parte hartu leike. Horretarako, 12-15 orrialdeko testua aurkeztu behar dau.

Sari bana dago hizkuntza bakotxerako, 1.500 euro eta diplomea. Horrez ganera, saritutako lehenengo lan biak argitaratu egingo ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.

Esatekoak 0
Ikusita: 229
2018.05.18

Euskal baladen bildumarik handiena erreferentziako lana aurrerantzean

Jabier Kalzakortaren lan ekinaren emaitza da Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa

Jabier Kalzakortaren ekarpena bikotxa da. Alde batetik, aurreko biltzaileen lanak batu, eta jatorrizko iturrietara jota, testuak finkatu ditu, bitartekarien erratu, interpretazino eta oker ulertuak zuzenduaz.

Beste alde batetik, aurretik beste inor ibili bako lekuetan bilatu eta aurkitu ditu bildumara inoiz ekarri barik egon diran hainbat aldaera. Bilduma asko ugaritu dau Zavalak Euskal erromantzeak liburua argitaratu ebanetik.

Baladak herri literaturako genero bat dira, kantu narratiboak, gai sarritan trukulentoak darabilzenak, ganera. Gai mugatuak dira, eta beste herrialde batzuetan be errepikatzen dira, unibersalak dira neurri baten.

Gure inguruan honezkero holangoen ahozko transmisinoa etenda dago, joan dan mendearen 80ko hamarkadan egin ziran bilketetan aurkitzen ziran, baina honezkero joan dira.

Kantari ezagunek (Benito Lertxundi, Imanol, Hiru Truku...) kantau izan dabez, Liburu honeekaz, etorkizuneko kantariek badaukie nondik edan era horretako errepertorioaren ardurarik hartzen badabe.

Esatekoak 0
Ikusita: 184
2018.05.11

Euskerearen historia liburu baten

Euskararen historia gure hizkuntzaren historia hobeto ezagutzeko mugarria izango da. Arlo akademikoko aditu ezagunek talde-lanean egindako lan zabala da, Historiaurretik hasita gaur arte euskereak egin dauen ibilbidea azaltzeko erespide zientifiko zorrotzei kasu eginaz. Atal bakotxean aldi bat jorratzen da: Historiaurrea, Antxinaroa, Erdi Aroa eta abar, gaur egunera arte. Garaiak bereizteko euskerearentzat mugarri izan diran datak erabili ditue.Ha ta guzti be, euskerearen aldi bakotxaren inguruan dagoan informazinoa gorabeheratsua da: Sasoi batzuen ganean informazino oparoa dago, beste kasu batzuetan ia ezer ez. Halandabe, liburuari batasuna emoteko, kapitulu guztiei egitura bardintsua emon deutsie.

Egileak honeek izan dira: Joaquin Gorrotxategi, Patxi Salaberri, Céline Mounole, Joseba Lakarra, Ricardo Gómez, Blanca Urgell, Iñaki Camino eta Pello Salaburu. Mikel Aizpuru, Juan José Larrea eta Xabier Zabaltza historialariek egindako ekarpenak be aitagarriak dira.

Esatekoak 0
Ikusita: 199
2018.05.04

Zeanuriko erroten ibilaldia maiatzaren 6an

Aurten be Zeanurin errotarik errota 18 kilometroko ibilaldia prestau dabe. Udaletxean urten eta auzorik auzo herria ezagutzeko aukera ederra izango da. Ibilaldi osoari luzeegi eretxi ezkero, 12 kilometrokoa be egiteko modua egongo d

Aldi berean, errotek euki daben garrantziaz jabetuteko be balioko dau. Guztira 18 errota dagoz herrian, gehienak geldi, bertan behera. Baina ibilaldira doazenak errota bi martxan ikusi ahal izango dabez: Errotabarri, Otzeringo kofradian, eta Ibargutxi, Ipiñaburukoan.

Hitzordua Zeanuriko plazan, goizeko 9etan. Izena emotea, 5 eurokoa, bertan egin ahal izango da. Umeentzat doban.

Esatekoak 0
Ikusita: 207