kontaktua
2012.04.03
15:20

Bizkaie! aldizkariak 10 urte

 

Zorionak emotekoa da aldizkari batek urteak betete, eta hori da gaurko barria, Bizkaie! aldizkari digitalak 10 urte dakarz apirilaren 8an. Eta sasoi onean, ganera. Izan be, oin dala hamar urte hasi zanean, hamabostean behin urteten eban; gaur egun, ostera, egunero-egunero heltzen gure ordenagailuetara gehien baten kulturako gaiez beterik.

Izenak berak erakusten dauenez, Bizkaiko aldizkari bat da, eta bizkaieraz idatzia. Bidelagun ditu, babesle moduan, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Bilboko udala eta BBK. Baina babesle ditu bertan kolaborazinoak idazten dabezanak eta jarraitzaile agertzen diran hainbat eta hainbat lagun.

Aldizkari birtuala dan aldetik, teknologia barrietako tresnak darabilz. Hagaitino, sare sozialetan leku handia dauka eta lantzen dabiz beste tresna batzuen bitartez be irakurgai izateko.

Koldo Isusi zuzendariaren ardurapean, euskeraz agertzen ditu zenbatgura gai, egunero-egunero gure hizkuntzak lekua hartzen dau sarean eta guri eskura ekarten deuskuz hainbat barri.

Ikusita: 953
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera