Eustakio Larrabeiti Eulea

Eustakio Larrabeiti (Loiu 1848-Galdakao 1936) Eulea gatxizenagaz ezagutzen dan bertsolariaren ekarpena berreskuratu dau Asier Legarreta mungiarrak.
Eustakio bigarren karlistadan sarjento ibili ei zan, eta gerra zibilaren aurretxoan EAJren inguruan, bertso-saioetan Urretxindorragaz batera agertzen da eta.
Biografia ezeze, Asierrek bertso partidea batu dauz, handik hortik hemetik, baita liburua osatu be bertsolari hau ezagutu daigun: Eustakio “Eulea ilbindu trespunte (Laukizko Udala, 2012).
Bertso-paper egilea dogu, plazan ibilitakoa be bai, Euzkadi egunkarian argitaratzen ebazan bertsoak eta testuak, Galdakaoko barriak tartean. Gizon ekintzailea dogu eta interesgarria.
Hona bertso batzuk:
OINTXE GARA BA
Zeugana nagor ni Kirikiño
Berbaldi labur bategaz,
Ondo badagoz iragarteko
Zeugana zuzenduten naz.
Izparringie betetan bozu
Neure berbaldi honegaz.
Ostera bere biralduko dot
Neguen hilten ez banaz.
2
Hauteskundeko egune dogu
Semendiaren hamaikan.
Alkate onak iminiteko
Bizkaiko herri danatan.
Alkategaiek egiten dira
Uzentau egun horretan,
Nortzuk direan ikusiten da
Arratsaldeko lauretan.
3
Aupa mutilak! Egun honeri
Emon daiogun berea,
Euzkadin laster imini daigun
Geure asaben legea.
Gure Euzkadi lehen bakarrik zan
Bere buruen jaubea,
Zorigaiztoan erbestetarrak
Gaur aginduten deudea.
1
- Esatekoak: 0
