kontaktua
2013.04.05
08:47

Garaiko ohitura-dantzei buruzko liburu barria

Jakina da Garain dantzak tradizino handia daukala eta dantzari onak eta asko egon izan dirala herrian. Bertako Otea Loran alkarteak Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak liburua argitaratu dau, dantza eta ohitura horrek jaso eta ezagutzera emoteko. Liburuagaz batera, DVDa jaso dabe, Bizkaiko Jantzarien Biltzarreko Jon Gamindek atondutako dokumentala.

Iñaki Irigoien eta Uxune Martinezen testuak, Txelu Angoitiaren argazkiak eta Jon Gaminderen irudiak batzen ditu liburuak. Otea Loranek 2009an hasitako proiektuaren emoitzea da.

Ikusita: 695
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera