kontaktua
2013.06.07
07:37

Txiker eta handi euskaraz jantzi

Txiker eta handi euskaraz jantzi izeneko unidade didaktikoa argitaratu dabe Erandio eta Leioako udalek, liburu eta DVD euskarrian. Materialaren helburu nagusia herriotako ondare etnografikoa eta linguistikoa batu, eta transmititzea da. Horretarako, eskolaumeengana zuzendutako materiala ondu dau Labayru Ikastegiak, zabalkunderako bide egokia dalakoan. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeentzat Euskal Curriculumean txertatzeko moduko material didaktiko-pedagogikoa da.

Bertako herri-jakituria eta kultura tradizioa modu sistematikoz eta metodologikoaz batuta, ondare kultural eta linguistikoa berreskuratzen gabiz. Ahoz bildutako materialak egokitu eta plazaratuta, helburu bikotxa betetzen da: Batetik gizarteari eredu baliagarriak emon eta irakaskuntzarako erreferentzia egokiak eskaini; eta bestetik, bere aberastasunari eutsi eta iraunarazo.

Ikusita: 698
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera