kontaktua
2013.06.28
08:22

Berria egunkariaren estilo-liburua sarean

Berria egunkariak estilo-liburua sarean ipini dau, gura dauen guztiak erabilteko. Horrez ganera, konsultak egin daitekez sarearen bitartez, modu dinamiko baten erantzunak bideratu ahal izateko.

EITBk be badauka sarean hiztegi sorta luzea eta estilo arloko hainbat erispide, eguneroko jardunean sortutako arazoen emaitzetan oinarrituta.

Halango argitalpenak bitarteko ezin hobea dira euskereagaz behar egiten dabenentzat. Gramatikako gaietatik gora hainbat zalantza sortzen da gauzak ahalik ondoen adierazteko, eta horrek dakar gehienetan zuzentasunetik egokitasunerako saltoa, gainera.

Ondo etorriak dira beti halako materialak, eta eskertzekoa da bakotxak bere eguneroko beharrean landutako hori danen eskura jartzea.

Ikusita: 959
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera