kontaktua
2011.03.21
23:00

Jakintza Librearen II Jardunaldiak

Azkue Fundazioak antolatuta, Jakintza Librearen II Jardunaldiak egingo dira martiaren 21, 22, 23 eta 24an.

Lehenengo hiru egunetan sarean ibiltzeko euskeraz zer tresna dagoan erakusteko mintegiak egingo dira Euskararen Etxean. Tresnak era bitakoak izango dira, alde batetik softwarea (sistema eragilea, nabigatzaileak…), eta bestetik interneten eskura dagozan hainbat baliabide (hiztegiak, zuzentzailea, terminologia, hedabideak…).

Azkenengo egunean, 24an, Deustuko Unibersidadearen CRAI liburutegian egingo da ekitaldi nagusia, arrastiko 6:00retan. Sarean euskeraz dagozan proiektu garrantzitsu batzuk erakutsiko dabez euron arduradunek, euskeraren etorkizunaren ganeko foroa egingo da eta, amaitzeko, kopaua, alkarregaz berba egin ahal izateko.

Ikusita: 1424
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera