kontaktua
2014.02.21
10:33

Aratusteak Bizkaian

Aratusteak gaur egun herri guztietan ospatzen ditugu era batera edo bestera gure inguruko herrietan. Baina beti ez da hori holan izan. Herriz herri aldeak dagoz, eta historiako garaien arabera be bai.

Eguen zuriz eske-errondea egiten dabe Durangaldeko herrietan, etxerik etxe egun horretako kopla bereziak abestuta. Ermuan oilar-jokoa egiten dabe eskolaumeak egun horretan.

Asteburuan eta martitzenean dira ospakizunik handienak, eta horretan karnabal tradizionaletan badago zer ikusi: Mundakan marrauak atorrak jantzita urteten dira kantuan eta barrabaskeriak egiten; Markinan Hartza ibilten da dantzariakaz batera, Zahagi-dantza egiten daben bitartean; Lekeition Estudiantina herriko kaleak musikak alaitzen ditu; Durangon Surrandiak euren surrak ipinita puxikak hartuta jentea zirikatzen ibilten dira; Gernikan marroak euren dantzak egiten ditue; Tapagaranen oilarra hartuta, koplak kantetan joaten dira, Carrascoliendas direla-ta.

Bizkaian tradizinoko aratusteak egon dira eta badagoz orain be. Horreen barri emoten dauen liburua eta DVDa atera barri dau Labayru Ikastegiak, Aratusteak Bizkaian, modu errez eta dibulgatibo baten erakutsita.

Tostadak jan, eta karatulea edo maskarita ipinita, okerkeriak egiteko egunak jai-giroan ospatu daiguzan.

Ikusita: 846
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera