kontaktua
2014.03.21
10:23

Kantuan alkarregaz Bilbon

Azken aldian hainbat herri, auzo, alkarte eta kultur taldetan zabaldu da kantuan taldean egiteko ohitura. Izan be, ez da ohitura barria, gure artean txikiteroen artean, ospakizunetan, koruetan eta abar ohikoa izan da kantuan egitea.

Lehen egiten zan lekuetan gaur egun gitxiago egiten danez edo, kantuan egiteko giro edo egoera barriak sortu dira han hor hemen. Astean behin alkartzen dira hainbat lekutan.

Taldeon artean batzuetan loturea dago eta alkarregaz batu be egiten dira. Horregaz lotuta dago apirilaren 5ean Bilbon egingo dan jaia. Gura dauen guztiak parte hartu ahal izango dau, aukera ona da ondo pasatzeko eta gure kantuak gogoratzeko.

Eguerdian hasita, kantujiran ibiliko dira lurralde guztietako kantu taldeak. Ekitaldi nagusia, ostera, arratiko 5:30etatik aurrera izango da Plaza Barrian.

Ikusita: 627
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera