kontaktua
2014.11.20
22:55

Lauaxeta Sariak 2014

Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Sariak emoten ditu Euskeraren Nazinoarteko Egunerako. Aurten, Lauaxeta Ohorezko Saria Bizkaian irratia euskeraz egiten hasi zan taldeari emotea ebatzi dau epaimahaiak. Talde hori honeek osotzen dabe: Juan Mari Iraolagoitia, Inmaculada Gallastegi, Adolfo Arejita, Angel Mari Unzueta, Jesus Eguskiza Eguzki, Pedro Mari Goikoetxea, Jesus Antonio Etxezarraga, Mª Pilar Muniozguren eta Sabin Barruetabeña.

Ohorezko sari horren bitartez, Bizkaian euskeraren sustapen, hedapen eta normalizazinoaren alde behar egin daben persona eta taldeei esker ona adierazi eta jendeaurrean euren ekarpena aitortu gura jake.

Ohorezko Lauaxeta Sariagaz batera, poesiakoak emoten dira. Poesiako Lauaxeta Saria aurten Joxan Artzerentzat izango da, Heriotzaren ataria dugu bizitza lanagaitik. Eta 35 urtetik beherakoentzako poesia arloan, Jule Goikoetxearen Tractatus lana sarituko da.

Azkenengo saria ikusentzunezkoen Lauaxeta Saria da. Aurten Iban Gonzalez Pagaldayrentzat izango da, Goazen gudari danok dokumentalagaitik.

Ikusita: 1074
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera