kontaktua
2016.07.01
08:06

Kalealdia arte eszenikoen jaialdia Bilbon

Arte eszenikoen jaialdia, Kalealdia, Bilbon da uztailaren 2ra arte. Kaleko ikuskizunak dira nagusi: antzerkia, dantzea, magia, zirkua.

Hemengo hainbat konpainiak parte hartuko dabe, baina atzerrikoak be ez gitxi, Frantzia, Suitza eta Belgikakoak besteak beste.

Emonaldi gehienak doakoak dira, Arriagako plazan, Areatzako moilan eta Casilda parkean.

Honezkero XVII. edizinoa dau Kalealdia izeneko jaialdiak. Urtean-urtean sendotu eta indartuten doa.

Ikusita: 501
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera