kontaktua
2017.03.23
18:21

Hemengo hizkuntza eta kultura gureak?

Gaurko munduan hizkuntzak, kultura eta hiztunak gero eta nahastuago gagoz. Alde batetik gure artean ditugu munduko hainbat lekutatik etorritakoak, euren hizkuntza eta kultura aldean dabela. Beste alde batetik, geu joaten gara nahinora gure ezaugarriak erakusten. Hedabideek be euren partea egiten dabe, zertan esanik e

Badihardugu alkarteak Euskal Herriko berbeta ezbardinak batzeko beharra hartu dau. Hemen egiten diran hizkuntzak zeintzuk diran aztertzen hasi eta 99 hizkuntzaren lekukotasunak batu ditue Euskal Herritik urten barik.

Era horretako gogoetak darabilez Labayru Fundazioan be, eta hori gogoan hartuta eratu dabe martiaren 30erako mahai-ingurua "Geureak eta inorenak. Kultura, identidadea eta transmisinoa" gaiari buruz.

Alde batetik zuzterrak nonon finkatuta euki gura doguz, baina munduko bizilagunak izatea be gustoko dogu, derrigorra izateaz ganera. Zelan josten dira gauza biok? Zeinek agintzen dau bikote horretan? Zelan orekatu alderdi bien eragina?

Gure hizkuntzak eta kulturak irautea gura badogu, zelan jokatu behar da transmisinoan? Lehengoa orainaldira ekarri daiteke? Ekarri behar da? Gerora begira jarri behar dogu, baina zelan?

Galdera asko dago airean, eta horreei edo antzekoei erantzuteko alkartuko dira Gaizka Aranguren, Agurtzane Intxaurraga, Ane Ortega eta Xabier Paya, Akaitze Kamiruaga moderadore dala. Ekitaldia Bilbon izango da, Rekalde aretoan, hilaren 30ean, arrastiko 6:30etan.

 

Ikusita: 243
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera