kontaktua
2017.04.07
08:55

Berba Probak Mungian

Mungian aurten be Berba Probak egiteko deia zabaldu dabe, hamabigarrenez honezkero. Taldeak izena emon behar dabe eta eskura daukiez aurtengo esakuneak lehiaketa behar dan moduan prestetako.

Hizkuntza erabiltearen aldeko jarduera horretan, lehiaketa, jaia eta herriko bizitasuna batzen dira.

Izena emon gura dauenarentzat arauak sarean ikusi daitekez, https://sites.google.com/site/euskerazmungian/programak-eta/berba-probak helbidean. Hor dago azalduta prozedura eta baita be esakuneen zerrendea.

Ekintza eta egun polita da herrirako, animatu parte hartzen!

 

Ikusita: 151
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera