kontaktua
2018.05.18
10:26

Euskal baladen bildumarik handiena erreferentziako lana aurrerantzean

Jabier Kalzakortaren lan ekinaren emaitza da Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa

Jabier Kalzakortaren ekarpena bikotxa da. Alde batetik, aurreko biltzaileen lanak batu, eta jatorrizko iturrietara jota, testuak finkatu ditu, bitartekarien erratu, interpretazino eta oker ulertuak zuzenduaz.

Beste alde batetik, aurretik beste inor ibili bako lekuetan bilatu eta aurkitu ditu bildumara inoiz ekarri barik egon diran hainbat aldaera. Bilduma asko ugaritu dau Zavalak Euskal erromantzeak liburua argitaratu ebanetik.

Baladak herri literaturako genero bat dira, kantu narratiboak, gai sarritan trukulentoak darabilzenak, ganera. Gai mugatuak dira, eta beste herrialde batzuetan be errepikatzen dira, unibersalak dira neurri baten.

Gure inguruan honezkero holangoen ahozko transmisinoa etenda dago, joan dan mendearen 80ko hamarkadan egin ziran bilketetan aurkitzen ziran, baina honezkero joan dira.

Kantari ezagunek (Benito Lertxundi, Imanol, Hiru Truku...) kantau izan dabez, Liburu honeekaz, etorkizuneko kantariek badaukie nondik edan era horretako errepertorioaren ardurarik hartzen badabe.

Ikusita: 181
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera