kontaktua
2011.09.16
08:15

Corpus barria bizkaieraren webgune honetan

Bizkaieraren gaineko webgune hau egin zanean iragarritako moduan, corpusen artean beste atal bat zabaldu da: errefrauak.

Corpus horretara ekarriko dira han hor hemen argitaratutako errefrau eta esaldiak, baina baita ahoz batutakoak be. Helburua da Bizkaiko corpusak bateratzen joatea apurka-apurka, gure hizkuntza baliabideak ugaritu eta aberasteko bidea erraztu guran.

Esaldi bakotxaren ganean informazino asko dago aurreikusita: ahozkera, grafia jatorrikoa, idazkera normalizatua, iturria, gaia, herria, ordaina, oharrak.

Hasteko, 500 bat errefrau sartu dira, ahozko jatorrikoak eta idazle klasikoenak. Orain artekoak honeek dira:

-"Añibarroren errefrau bilduma polit bat" in Jabier Kalzakorta, Idatz&Mintz 49, 2011.

-Resurrección María de Azkue. Euskalerriaren yakintza = Literatura popular del País Vasco.  Bilbao: Euskaltzaindia; Madrid: Espasa Calpe, 1989.

-Juan Antonio Moguel Urquiza. Doctrina Christiania / Christinaubaren Eracuspena.

-Juan Antonio Moguel Urquiza. El Catequista Bascongado.

-Juan Antonio Moguel Urquiza. Peru Abarca. 1802

-Juan Antonio Moguel Urquiza. Ipuinac.

-Busturialdeko esakerak. Gernika-Lumoko Udala, Bermeoko Udala. 2003.

Bilaketak erraz egiteko moduan prestauta dago. Aurrerantzean sarrerak ugaritzen eta sartuta dagozanak zehazten jarraitzea da asmoa.

Ikusita: 1690
  • Esatekoak: 0
  •  

<< atzera