kontaktua
2018.06.22

Amattoren uzta klasikoa app baten

Amattoren uzta 1934an argitaratu zan lehenengoz. Mayi Ariztiak batutako herri-ipuinen bilduma bat da, eta harrezkero beste edizino batzuk izan ditu. Orain, ostera, aplikazino baten bitartez liburu horretako hiru ipuini bizia emon deutsie Galtzagorri Elkarteak egindako proiektuaren bitartez.

“Hartzkumeren istorioa”, abentura grafiko bihurtu dabe. “Gameluaren istorioa” dalakoari 360 graduko diseinua emon deutsie eta hirugarrenak, “Arttoren istorioa”-k, animazinoa eta interaktibidadea ditu. Ipuinak irakurri ez eze, eurakaz olgau eta esperimentau leikie neska-mutilek, baita istorioak entzun be.

Aplikazinoa 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat da, baina helduagoek be gustura erabilteko modukoa ei da. Gazte zein heldu, liburuko istorioak bizitzeko modu barri bat eskaini nahi deutse app barriaren irakurleari. Tablet eta ordenagailuan be bizi leitekeen arren, kartoizko edo plastikozko betaurreko batzuk eskuratu eta sakeleko telefonoan ikustea gomendatu dabe, irakurleak leku eta objektu horren artean dagoala sentidu deian.

Esatekoak 0
Ikusita: 8
2018.06.15

eLiburutegiko edukiak ugarituta

eLiburutegia Eusko Jaurlaritzak bultzatutako egitasmoa da, liburuak euskarri informatikoan eskaintzeko. Digitalizazino prozesuan asko aurreratu da, eta udal-liburutegietan katologo osoa eskaintzen d

Gero eta irakurgai gehiago dago eskura, eta hemendik aurrera filmak be eskainiko dira.

Holakoren bat gura dauenak bere gailua erabili leike, baina liburutegi batzutan gailua bera be prestamoan hartu daiteke.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 28
2018.05.25

BizkaIdatz sariaren X. edizinoa

BizkaIdatz literatur sorkuntzak saritzeko egitasmoa da. Antolatzaileek testu baten hasierea emoten dabe eta parte hartzaileek kontakizunarentzat jarraipena eta amaiera asmau behar ditue.

Deialdi bikotxa da, euskeraz eta gaztelaniaz. Aurten euskerazko testu-hasierea Bernardo Atxagarena da eta gaztelaniazkoa Itziar Minguezena.

Lehiaketa zabalik dago irailaren 20ra arte. 16 urtetik gorako edonork parte hartu leike. Horretarako, 12-15 orrialdeko testua aurkeztu behar dau.

Sari bana dago hizkuntza bakotxerako, 1.500 euro eta diplomea. Horrez ganera, saritutako lehenengo lan biak argitaratu egingo ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.

Esatekoak 0
Ikusita: 96
2018.05.18

Euskal baladen bildumarik handiena erreferentziako lana aurrerantzean

Jabier Kalzakortaren lan ekinaren emaitza da Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa

Jabier Kalzakortaren ekarpena bikotxa da. Alde batetik, aurreko biltzaileen lanak batu, eta jatorrizko iturrietara jota, testuak finkatu ditu, bitartekarien erratu, interpretazino eta oker ulertuak zuzenduaz.

Beste alde batetik, aurretik beste inor ibili bako lekuetan bilatu eta aurkitu ditu bildumara inoiz ekarri barik egon diran hainbat aldaera. Bilduma asko ugaritu dau Zavalak Euskal erromantzeak liburua argitaratu ebanetik.

Baladak herri literaturako genero bat dira, kantu narratiboak, gai sarritan trukulentoak darabilzenak, ganera. Gai mugatuak dira, eta beste herrialde batzuetan be errepikatzen dira, unibersalak dira neurri baten.

Gure inguruan honezkero holangoen ahozko transmisinoa etenda dago, joan dan mendearen 80ko hamarkadan egin ziran bilketetan aurkitzen ziran, baina honezkero joan dira.

Kantari ezagunek (Benito Lertxundi, Imanol, Hiru Truku...) kantau izan dabez, Liburu honeekaz, etorkizuneko kantariek badaukie nondik edan era horretako errepertorioaren ardurarik hartzen badabe.

Esatekoak 0
Ikusita: 60
2018.05.11

Euskerearen historia liburu baten

Euskararen historia gure hizkuntzaren historia hobeto ezagutzeko mugarria izango da. Arlo akademikoko aditu ezagunek talde-lanean egindako lan zabala da, Historiaurretik hasita gaur arte euskereak egin dauen ibilbidea azaltzeko erespide zientifiko zorrotzei kasu eginaz. Atal bakotxean aldi bat jorratzen da: Historiaurrea, Antxinaroa, Erdi Aroa eta abar, gaur egunera arte. Garaiak bereizteko euskerearentzat mugarri izan diran datak erabili ditue.Ha ta guzti be, euskerearen aldi bakotxaren inguruan dagoan informazinoa gorabeheratsua da: Sasoi batzuen ganean informazino oparoa dago, beste kasu batzuetan ia ezer ez. Halandabe, liburuari batasuna emoteko, kapitulu guztiei egitura bardintsua emon deutsie.

Egileak honeek izan dira: Joaquin Gorrotxategi, Patxi Salaberri, Céline Mounole, Joseba Lakarra, Ricardo Gómez, Blanca Urgell, Iñaki Camino eta Pello Salaburu. Mikel Aizpuru, Juan José Larrea eta Xabier Zabaltza historialariek egindako ekarpenak be aitagarriak dira.

Esatekoak 0
Ikusita: 77