kontaktua
2016.07.07

Euskara Eskura programea euskera ikasten laguntzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak, HABEgaz batera, 'Euskera Eskura Txartela' izeneko programea ipini dau indarrean, euskera ikasten hasten direnak animatzeko jarraitzera, hasierako mailetan batez b

A1, A2 eta B1 mailak ikasten dabezan ikasleei zuzenduta dago. Laguntza lortzeko, ikasleek Txartela eskatu behar dabe, eta maila bat gainditu orduan hurrengoaren matrikularako diru-laguntza lortuko dabe.

Bizkaian erroldatuta egon behar da eskaria egin ahal izateko.

Aldundiaren esanetan, euskalduntzea dobakoa izatea helburutzat hartuta, honen bitartez helmuga horretara heltzeko pausu bat egiten da.

Ekimena ona da, ia erantzuna be halangoxea dan!

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 517
2016.07.01

Kalealdia arte eszenikoen jaialdia Bilbon

Arte eszenikoen jaialdia, Kalealdia, Bilbon da uztailaren 2ra arte. Kaleko ikuskizunak dira nagusi: antzerkia, dantzea, magia, zirkua.

Hemengo hainbat konpainiak parte hartuko dabe, baina atzerrikoak be ez gitxi, Frantzia, Suitza eta Belgikakoak besteak beste.

Emonaldi gehienak doakoak dira, Arriagako plazan, Areatzako moilan eta Casilda parkean.

Honezkero XVII. edizinoa dau Kalealdia izeneko jaialdiak. Urtean-urtean sendotu eta indartuten doa.

Esatekoak 0
Ikusita: 704
2016.06.17

Augustin Zubikarai sarirako deialdia zabalik

Ondarroako Udalak urtero deitzen dau Augustin Zubikarai saria nobela laburrak sortzeko. Aurten be egin dau deialdia eta lanak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 30era art

Saria nobela laburra sortzeko beka bat da. Horretarako, lanaren zirriborroa aurkeztu behar da, eta behin saria erabagita, urtebete eukiko dau iirabazleak nobelea idazteko.

Bekea 6.000 eurokoa da, baina bigarren sari bat be badakar; izan be, Elkar argitaletxeak argitaratu egingo dau.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 710
2016.06.09

Kafkaren Metamorfosia irakurten

Kafkaren Metamorfosia idazlan klasikoa da literatura unibersalaren historian. Eta horixe aukeratu dabe aurten 'Klasikoen irakurketa jarraitua' egitasmoaren barruan, Arriagan laurehun lagunen artean irakurtek

Bilboko Bilbozarra euskaltegiak eratzen dauen ekitaldi hau, euskerako ikasleen omenaldia da. Hori dala-ta, irakurten parte hartzen dabenen artean, ikasle-irakasle asko dagoz, baina agintari eta gizarteko hainbat eta hainbat arlotako ordezkariak be badira.

Aurreko edizinoetan euskal idazle klasikoen lanak irakurri badabez be, aurten itzulpenari bere lekua egiteko eta balio emoteko, itzulpen bat aukeratu dabe.

Irakurraldiaren inguruan beste hainbat ekintza be badira: hitzaldiak, erromeria...

 

Esatekoak 0
Ikusita: 652
2016.06.03

Bilboko Liburu Azoka 2016 bagilaren 12ra arte

Bagileagaz batera Liburu Azoka etorri da Bilboko Areatzara. Liburuak ikusgai eta erosgai egoteaz ganera, hainbat ekitaldi dago literaturagaz lotuta. Programa zabala dakar aurten be Azokeak: hitzaldiak, errezitaldiak, sariak, mahai-inguruak, aurkezpenak.

Aurten Blas de Oterori buruzko erakusketa dago Azokak irauten dauen egunetan ikusteko, eta idazle horri buruzko saioak bat baino gehiago.

Zilarrezko Luma Blas de Otero eta Peridisentzat izan da aurten. Urrezko Luma, ostera, Andres Urrutiari emongo deutsie bagilaren 7an.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 664