kontaktua
2016.09.01

Euskera ikastera

Ikasturte barria hasteko gara eta hainbat aukera eta zeregin ditugu aurrean. Bilboko Udalak euskerea ikasteari erreparau deutso kanpaina berezi baten bitarte

Bilbobusetan iragarkiak ipini dabez, jente guztia animau daiten euskeraz egiten edonogaz eta edozein momentutan.

Bilboko euskaltegiakaz batera, Udalak matrikula egiteko sasoia dala gogorazo deusku. Horrezaz ganera, hainbat laguntasun ipini ditu euskera ikasteko ahalegina egiteko prest dagozanen eskura. Horri Aldundiak bideratutako laguntzak gehitu behar jakoz.

Ez dago atxakiarik, danok euskera ikastera.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 786
2016.07.28

San Inazio Gorbeian

San Inazio jai handia da gure inguruan, Bizkaia osoan behinik behin. Leku batzutan, ganera, bertako jaia be bada. Leku horreetariko bat Gorbeia dogu.

Egun horretan jente asko hurreratzen da Gorbeiara, batzuk Igiriñaoraino, beste batzuk kurutzeraino, bakotxak ahal edo gura dauen lekuraino.

Jaiegun horretako programan ezin da ahaztu eguerdiko mezea. Igiñako Edurretako Andra Marian ermitan izango da. Urteroko moduan aurten be hainbat jente batzea espero da. Bertan abestuko dabez Ama Birjina horren himnoa ezeze, San Inazioren martxea be. Zeanuriztarrak izango dira anfitrioi, bai mezan bai meza osteko barauskarrian.

Erromeria lagun dala, egun ederra pasetako plan ezin hobea.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 933
2016.07.22

Idatz & Mintz literatur-aldizkariaren zenbaki barria

Idatz & Mintz – Literatur Atalen Sorta izeneko aldizkariaren 60. zenbakia argitaratu barri dogu. Udan eta neguan, urtean birritan kaleratzen da joan daneko urteotan, era guztietako literatur testuakaz osotuta.

Sorkuntzan, Lourdes Unzuetak ‘Hara, han lurra datzan’ izeneko narrazioa egin dau; Iratxe Ormatzak ‘Mendira’ izenekoa, eta Garazi Mugarzak ‘Ispilu bat bakeak egiteko’ izenburua daukana.

Amaia Iturbidek oraingoan poesiara jo dau, ‘Antonio Guezalari keinu eginez’ olerki-sortagaz.

Literatura unibertsala gure artean ezagutzera emoteko ahaleginean, Xabier Bovedak oraingoan T.S. Eliot idazlearen barri eta testuak dakarskuz.

Ahozko literaturan, Jabier Kalzakortak ‘1783 urteko Donostiako Gabon-kanta’ artikuluan testu ezezagun bat errekuperau dau. Ostera, Yolanda Arrietak teoriaren ikuspegitik oratu deutso gaiari ‘2016ko udaberria. Ahozko herri literaturaz Bilbon’ artikuluan.

Amaitzeko, Sebastian Gartzia Trujillok Gandiagaren testu bat ‘Euskal lehen pastoral modernoa (eta bakarra?)’ ete dan erabiliko dau artikuluaren gaitzat.

Azaleko irudia Luis Manuel Peña Cerrorena da, eta barruko batzuk Joana Elorriagarenak.

Esatekoak 0
Ikusita: 925
2016.07.15

Eako Poesia Egunak uztailaren 15-16-17an

Uztailaren 15eko iluntzetik 17ra bitartean hainbat ekitaldi egingo dira Ean Poesia Egunen programaren barrua

Lehenengo egunean Josu Martinez eta Iratxe Fresnedaren solasaldia, batetik, eta D'Caprichoren kantaldia, bestetik, egongo dira.

Zapatuko programan hitzaldi, errezitaldi eta kantaldiak sartzen dira, Lutxo Egia, Inun, Pako Aristi, Itziar Gomez, Mursego, Kalakan eta beste askok parte hartuta.

Domekan barriro be hitzaldia, kantaldia eta errezitaldia egongo dira. Parte hartzaileak: Elurre Iriarte, Iñigo Astiz, Gari, Oier Aldekoa, Goizalde Landabaso, Galder Perez eta Ane Zabala.

Astebururako plan ona, leku zoragarrian.

Esatekoak 0
Ikusita: 899
2016.07.07

Euskara Eskura programea euskera ikasten laguntzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak, HABEgaz batera, 'Euskera Eskura Txartela' izeneko programea ipini dau indarrean, euskera ikasten hasten direnak animatzeko jarraitzera, hasierako mailetan batez b

A1, A2 eta B1 mailak ikasten dabezan ikasleei zuzenduta dago. Laguntza lortzeko, ikasleek Txartela eskatu behar dabe, eta maila bat gainditu orduan hurrengoaren matrikularako diru-laguntza lortuko dabe.

Bizkaian erroldatuta egon behar da eskaria egin ahal izateko.

Aldundiaren esanetan, euskalduntzea dobakoa izatea helburutzat hartuta, honen bitartez helmuga horretara heltzeko pausu bat egiten da.

Ekimena ona da, ia erantzuna be halangoxea dan!

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 699