kontaktua
2016.02.11

Literaturaz gozatzeko saioak

Foru Liburutegiak aurten be irakurle-taldeak antolatu ditu literaturagaz gozatzeko. Otsailean zehar izena emon behar da bertan parte hartzeko, eta saioak astean behin izango dira, eguazten edo eguenez, martian hasi eta ekainera art

Liburu bat plazer hutsez leiduteaz ganera, alkarregaz irakurketa horren ekarria konpartitzea da talde-jarduera honen helburua.

Hainbat liburu irakurriko ditue parte hartzaileek:

Jon Alonso: Hiri hondakin solidoak; Ali Salem Iselmu: Beduino bat karibe aldean; Jasone Osoro: 12etan bermuta; Hedoi Etxarte: Wagner Auziaz; Alaine Agirre: X hil da; Unai Villena: Hauts haietatik; Clarice Lispector:  Zorion klandestinoa; Andoni Urzelai: Karanbola toxikoak; Anjel Lertxundi: Zu.

Norberaren ekarpenaz ganera, Txani Rodriguezen laguntasuna eukiko dabe, dinamizatzaile egingo dau dau eta.

Esatekoak 0
Ikusita: 911
2016.01.29

Euskeraren erronkei buruzko jardunaldia

Euskaltzaindiak "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" izeneko jardunaldia eratu dau otsailaren 12rako. Goiz osoan Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeak prestautako egitarauan, hainbat arlori ekingo deutsie.

Patzi Saez Beloki, soziolinguista, Bittor Hidaldo, Euskal Filologian doktorea, Kike Amonarriz, soziolinguista (Euskaltzaleen Topagunea), Patxi Juaristi, Olatz Altuna, Euskal Herriko Kale Neurketaren zuzendaria (Soziolinguistika Klusterra) izango dira besteak beste, hizlari.

Informazinoa eta izena emotea Euskaltzaindiaren webgunean.

Esatekoak 0
Ikusita: 1088
2016.01.22

Binke! aldizkari barria Galdakao

Euskera hutseko aldizkari barria aurkeztu dabe Galdakaon, Binke! izenekoa. Barri ona da euskerarentzat, Galdakaon eta Usansolon banatuko da-ta. Doan banatuko da etxe guztietara, era guztietako edukiez hornidut

Horretarako euskerea indartuteko alkarte bat sortu da berenberegi, herriko jenteak parte hartuta.

Emaitza ona opa deutsagu bai alkarte barriari bai aldizkariari!

 

Esatekoak 0
Ikusita: 1112
2016.01.14

Badatoz aurtengo maskaradak

Aurten Sohütako gazteek hartu dabe Zuberoan Maskaradak dantzatu eta antzezteko ardurea. Urtarrilaren 10etik apirilaren 10era bitartean hamahiru aldiz egingo dabez; lehenengoa eta azkena herrian bertan, eta ganerakoak inguruko herrieta

Parte hartzaileak gazteak dira, neskak mutilak baino gehiago. Ohiko moduan, goizean goizetik egingo dabe herrian sarrerea, etxerik etxe gero barrikadak apurtu, alkarregaz kopaua egin eta dantzak erakutsiz.

Arrastian izango da maskaradea.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 916
2016.01.08

'Kultura ondarea' saria

Eusko Jaurlaritzak bigarrenez deitu dau 'Kultura ondarea' saria. Lehiaketaren helburua da Euskal Herriko ondare kulturala ezagutzera emotea bideoen bitartez. Parte hartzeko, gure ondareari buruzko bideo bat aurkeztu behar da apirilaren 8rako. Lehiaketa DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago eta sari nagusia Irlandan egonaldia izango da.

Taldeka parte hartzen da Kultur Ondarea sarian, 3 eta 6 ikasle bitartean, tutore bategaz. Gaia ondare materiala zein inmateriala izan leiteke; izan be, lehiaketaren helburua da ikasleak jabetzea ondarea zer dan, eta ondare hori eurengandik hurrekotzat sentidutea, eta ez museoan dagoan zerbait.

Webgune bat jarri dabe lehiaketaren barri zehatza emonaz www.kulturaondarea.euskaldi.eus. Hor bertan bideo tutorialen bitartez ondo azalduta dago zer dan ondarea, bideoa zelan egin daiteken, kultura arloko aditu batzuen ekarpenak eta orain arte parte hartu eta sarituak izan diran bideoak be ikusgai dagoz.

Esatekoak 0
Ikusita: 944