kontaktua
2016.01.01

Urte barriagaz batera badatoz euskerako diru-laguntzak

Euskerako egitasmoak urtean zehar aurrera egin gura dabezan alkarte, udal eta enpresek herri-erakundeek deitzen dabezan diru-laguntzera joten dabe egitasmook aurrera eroateko diru lagungarriaren bil

Ba bai Bizkaiko Foru Aldundiak bai Eusko Jaurlaritzak argitaratu dabez deialdiok eta urtarrilean zehar dago eskariak egiteko epea zabalik.

Euskera bultzatzeko ekintzak edo jarduerak, hedabideetan euskereak presentzia euki daien, enpresetan lan arloan euskerearen erabilera handitutera begira egingo diranak... Holangoak urtean zehar egiteko asmoa daukenak oraintxe dauke diru-laguntza eskatzeko aukera.

Esatekoak 0
Ikusita: 953
2015.12.18

Marijesiak eta Gabon kantak

Gabonak datoz eta hori aurreratuteko hainbat seinale daukaguz inguruan. Horreetariko bat Marijesiak edo Abendua dogu. Ean, Gautegiz-Arteagan eta Gernikan hasita dagoz kantu-errondak egiten 24an amaitzeko. Bederatzi egunez urteten dabe herrian zehar abesten, egun bakotxean jagokon kantua eginez. Bederatziurrena Gabon egunean amaituko da, eske-errondeaga

Horren harikoa da beste herri batzutan 23an egingo dabena, kantu- eta eske-erronda Marijesietako edo Abenduko koplak abestuz. Halangoak egingo dabez Muxikan, Gorozikan, Ibarrurin, Mendatan, Lekeition eta Abadiñoko Mendiola auzoan.

Esatekoak 0
Ikusita: 948
2015.12.11

Liburu-azoka Galdakaon abenduaren 17tik 20ra

Gabon aurreko egunetan liburu-azoka eratu dabe Galdakaon, programa benetan beteagaz. Liburuak erakutsi ezeze, hainbat ekitaldi egongo dira publiko guztientzat.

Alde batetik, ipuin-kontalariak, marrazkilariak eta tailerrak; bestetik, liburu eta argitalpenen aurkezpenak; baita idazleak eurak be lanak sinatzen. Tartean, sari-banaketak eta musika-ekitaldiak be izango dira. 20an aurkeztuko dabe ‘Zuztarretatik oinez’ programaren barruan Bekea eta Arteta inguruetatik egindako ibilbidearen bideoa be, ibilaldia bera egiteko aukera eta guzti.

Ez dago atxakiarik Galdakaon Gabon aurreko astean kulturaz gozatu barik geratzeko.

Esatekoak 0
Ikusita: 959
2015.12.04

Marijesien topaketa Iurretan

Marijesiak, Abendua, Kebonikoak... Gabonak badatozela iragartzeko eske-errondak eta kantu-errondak dira. Bizkaian hainbat herritan egiten dira hondino be Gabon aurreko egunean edo bederatzi egunetan, herriaren araber

Azken urteotan tradizino hori gordeten daben herrietako kantari-taldeak alkartu egiten dira, kontzertu modura herri bakotxeko ohitura erakusteko.

Aurten topaketa hori Iurretan izango da abenduaren 12an.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 956
2015.11.25

Muskerraren eguna Asteasun

Azaroaren 28an Asteasun Bernardo Atxagaren Obabaren oroimena bizi-bizirik egongo da. 'Muskerraren eguna' eratu dabe, hainbat ekitaldi tartean direla, eta herrian ibilaldi bat eginez, mapa eta guzti.

Muskerrak Atxagaren idazlanetan leku handia hartzen dau, esanguratsua da, eta ekitaldi horretarako iruditzat hartu dabe. Herrian zehar 'Muskerraren bidea' prestau dabe, bertan puntu honeek direla: 1. Ahozko tradizioa. Pello Errotaren familia; 2. Literatura. Juan Bautista Agirre; 3. Eliza barrua. Artea; 4. Elizaren gargola. Elizegi etxea; 5. Lehen harri-jasotzailea; 6. Apalasagasti. Antonio Arrueren jaiotetxea; 7. Obabako paisaia. Kanposantua; 8. Harmailak. Eskolako argazkia. Muskerraren auzia; 9. Ilobate. Zakur amorratua; 10. Montevideoko osabaren etxea; 11. Andazarrateko errepidea. Portale etxea; 12. Bigarren harri-jasotzailea; 13. Okindegia. Iturria; 14. Zerrategia; 15. Herriko plaza. Iturria; 16. Udaletxe barrua; 17. Tranpazulo plaza.

Egitarau betea eta erakargarria, benetan, Asteasuk eta Atxagak eskainiko dabena.

Esatekoak 0
Ikusita: 999