kontaktua
2015.06.19

Etxepare-Laboral Kutxa itzulpen saria

Etxepare Institutuak eta Laboral Kutxak hitzarmen bat sinatu dabe, euskeraz idatzitako eta argitaratutako literatura-idazlan baten itzulpena saritzeko.

Jatorriz euskeraz idatzitakoa izango da, eta sariak itzulpenaren kalidadea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza sarituko ditu. Hori dala-ta, saria argitaletxeak eta itzultzaileak erdibana hartuko dabe, 4.000 euro guztira.

Sariaz ganera, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dabe saridunek sari-banaketara etorri ahal izateko, nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanari jarraipena emoteko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizidade-kanpainak, medioetako alkarrizketak...).

Esatekoak 0
Ikusita: 683
2015.06.12

Gerediaga alkarteak 50 urte

Gerediaga alkarteak 50 urte betetzen ditu aurten, eta hori dala-ta, memoria historikoa egiteko liburua argitaratu dabe. Gerediaga Elkartearen historia eta istorioak 50. urteurrenean. Hamabi harrien ahotsa izenburuagaz, alkartearen ibilbidea jaso dabe Jon Irazabal eta Raquel Calvo egileek. Horrez ganera, alkartean parte izan diran persona batzuen lekukotza eta argazkiak argitaratu dabez liburu elebidun honetan.

Zorionak!

Esatekoak 0
Ikusita: 956
2015.06.04

Liburu Azoka Bilbon ekainaren 4-14 bitartean

Aurten be liburuz bete da Bilboko Areatza. Saltzaileak ezeze, ganerako ekitaldiak be asko dagoz: idazleakaz bat egitea, kultur-topaketak, erakusketak, omenaldiak, sariak… programa vetea literaturagaz lotuta.

Aurtengo Urrezko Luma, kasurako, Labayru Fundazioaren Idatz & Mintz Literatur Atalen Sorta literatur aldizkariarentzat da. Zilarrezko Luma Petros Márkarisentzat, eta Atea-Laboral Kutxa saria Unai Elorriagarentzat.

Badago zer gozatu bertara hurreratu ezkero.

Esatekoak 0
Ikusita: 747
2015.05.29

Ibilaldia 2015 Bilbon

Aurtengo Ibilaldia maiatzaren 31an izango da Bilbon. Harrobi Lanbide Heziketarako Ikastoleak eratuta, Bilbon egingo da. Leloa "Harro ibili" jarri dabe ospakizun horretarako. Ibilbideak zazpi kilometro ditu, eta Bilboko alde zaharra eta modernoa lotuko ditu. Jenteak ikastolea bera ezagutzea gura dogu, non dagon eta zelangoa dan jakitea gura dabe antolatzaileek.

Kontzertuak, leihaketak, dantzaldiak, jolasak... danetarik egongo da eguna ondo pasatzeko, eta bide batez, ikastoleari laguntzeko.

Esatekoak 0
Ikusita: 732
2015.05.21

Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak aurtengo Klasikoen irakurketa jarraituan

Zortzigarren urtea da honezkeo Bilbozaharra Euskaltegiak Arriagan Klasikoen irakurketa jarraitua egiten dauena. Aurten Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak irakurriko dabez bertara hurreratuko diran persona guztien artean. Izan be, gizarteko arlo guztietako jenteak parte hartzen dau testua leiduten: euskerako ikasle-irakasleak; agintari politikoak; kultura, kirola eta gizarteko edozein arlotan jarduten daben profesionalak, zaleak eta abar.

Irakurketa ekainaren 5ean izango da, egun osoan zehar. Baina aurretik hitzaldiak egingo dira Euskaltzaindiaren egoitzan, Plaza Barrian. Ekainaren 2an Bernardo Atxagak “Deserri eta kartzela poemak” gaiaz jardungo dau; 3an Juan Jose Ibarretxe eta Karmelo Landaren txandea izango da; eta 4an Aiora Jakak “Itzulpena eta sorkuntza: txanpon beraren bi aldeak” eta Jose Enrike Urrutia Capeauk “Sarrionandiaren narrazioen giltzarriak” gaiaz berba egingo dabe.

Esatekoak 0
Ikusita: 797