kontaktua
2015.04.10

Euskadi Literatura sarietarako deia

Aurtengo Euskadi Literatura Sarietarako deia zabalik dago.

Sariak zazpi modalidadetan banatuko dira: Euskerazko literaturea, Gaztelaniazkoa, Euskerazko ume eta gazte literaturea, Euskerazko literatura itzulpena, Literatura lanaren ilustrazinoa, Euskerazko saiakerea eta Gaztelaniazko saiakerea.

18.000 euroko saria dago modalidade bakotxeko irabazleentzat, eta horrez ganera, Jose Ibarrola Bellidok eginiko Liburu nabigatzaile eskulturearen ale zenbatua.

Horrezaz gan, saritutako lanaren egileek (euskerazko itzulpenak izan ezean) beste 4.000 euro gordin jasoko ditue, saritutako lana jatorrizkoa ez dan beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.

Euskadi Literatura Sariak eskuratzeko aukerea argitaratze momentuan bizirik dagozan egileek idatzi, itzuli edo ilustrautako lanek daukie. Beharrok lehenengoz 2014. urtean argitaratuak izan beharko dabe. Kasuan kasuko modalidadean sari hau azken hiru deialdietako batean jaso daben idazle edo ilustratzaileen lanak alde batera itxiko dira, nahiz eta aurrez azaldutako baldintzak bete.

Esatekoak 0
Ikusita: 725
2015.04.03

Badator Sarako idazleen biltzarra

Urteroko moduan, Pazko bigarrenean aurten be egingo da Idazleen Biltzarra Saran. Ohikoa dan moduan, idazleak bertan egongo dira euren liburuak aurkezten, saltzen eta izenpetzeko.

Egun osoa zabalik egongo da aretoa, herriko kiroldegian, 10:00etatik 18:00retara jarraian. Idazleen lanaren osagarri, umeentzako tailerrak eta erakusketak be egingo dira. Guztira, 120 idazle, 26 alkarte eta 23 argitaletxe batuko dira Saran.

Aurten, I. Mundu Gerrari buruzko erakusketea egongo da, Euskal Herria eta Gerla Haundia (1914-18). Zer gelditzen da Gerla Handiaz? Izenekoa.

Aukera ezin hobea guretzat jaieguna dan hau bertara hurreratzeko.

Esatekoak 0
Ikusita: 795
2015.03.27

Korrika 2015

Aurten Korrika urtea da. Urte birik behin euskeraren alde egiten dan Korrika Euskal Herria zeharkatzen doa, Urepelen hasi eta Bilbon amaitzeko.

Aurtengo leloak euskeraz jabetzea aldarrikatzen dau, euskeraz ahaldun egitea euskaldunok geure hizkuntzaren kontzientzia handiagoa hartzeko.

Euskal Herriko zazpi lurraldeetan zehar hainbat lagunek eroan dabe lekukoa honezkero, Bilbora heldu arte. Orduan irakurriko dabe lekuko horrek barruan daukan testua edo mezua.

19. edizinoa daroa honezkero lagun arteko barriketaldi batetik sortutako egitasmoak. Euskerearen alde izan daitela.

Esatekoak 0
Ikusita: 832
2015.03.20

Bizkaiko auzo eskolak erakusketan

Bizkaiko Foru Aldundiak auzo eskola sarea eratu eban 1919an Bizkaia osoan. Helburua zan ume guztiak joan ahal izatea eskolara, nahi ta urrun bizi, etxe apartekoetan. Guztira, era horretako 125 eskola egon ziran martxan. Hezkuntzea zabaltzeko ahaleginaz ganera, leku euskaldunean eskolea euskeraz emoten zala gogoratu behar da. Hori dala-ta, euskeraz irakasteko irakasleak, gehienak emakumeak, materialak eta danerik sortu behar izan zan.

Beste adar bat be goratu nahi da erakusketa honen bitartez, eskolen balio arkitektonikoa. Horregaitik, auzo-eskola batzuen maketak eta planoak ipini ditue, irakaskuntzeari eskainitako informazinoagaz batera.

1919tik 1937ra bitartean martxan egon ziran 125 auzo-eskolen barri emoten da, hainbat mapa eta objekturen laguntzinoagaz. Sasoi haretan umeek olgetako erabilten zituenak, ikasteko materiala (euskerazko liburuak tartean), informazino panelak eta abar batu ditue erakusketan. Era berean, auzo-eskola bateko ikasgela baten erreprodukzinoa ikusi daiteke.

Erakusketearen komisarioak, Gregorio Arrienek proiektu haren garrantzia eta bultzatzaileen ahalegina orandik ez dirala behar beste balorau uste dau: Bizkaiko Foru Aldundiaren obra handienetako bat izan zan, arrakastatsua izan zan hezkuntza arloan, baina baita gizartean eta kulturan be, nabarmendu dau Arrienek.

Esatekoak 0
Ikusita: 904
2015.03.12

"Gure Xabiertxo" erakusketa Bilbon

Bilbon, Artxibo Historikoan, "Gure Xabiertxo" izeneko erakusketa zabaldu dabe, Xabiertxo liburua argitaratu zala 90 urte bete direla-ta. Umeek ikasteko liburua da Xabiertxo, entziklopedia antzekoa. Isaak Lopez Mendizabalen lana Txikiren marrazkiakaz osatzen da, liburugintzako lanik ederrenetako bate

Horren jakitun dagoz erakusketaren eratzaileak, Eusko Legebiltzarra eta Sancho el Sabio Fundazioa.

11 argitaralditako aleak dagoz ikusgai, bakotxa egin zan sasoiaren erakusgarri dala.

Erakusketako informazino guztia www.gurexabiertxo.eus webgunean dago, han kontsultau eta ikusi daitekez jakingarri guztiak.

Erakusketa ekainaren 23ra arte egongo da zabalik.

Esatekoak 0
Ikusita: 870