kontaktua
2014.04.30

Aurtengo maskaraden azkenengo ekitaldiak

Aratusteak urrin daukaguz honezkero; ha ta guzti be, Zuberoan ez dabez amaitu Maskaradetako emonaldiak. Maiatzaren 4an Gamere-Zihigan eta 10ean Irurin egingo dabez aurtengo azkenengo ekitaldiak.

Maskarada kantua, dantzea eta  antzerkia nahasten dituan herri-inauteria da. Zuberoan gorde dabe eta urtero-urtero herri bateko gazteek eratzen dabe. Hasi neguaren bihotzean eta udabarrira arte asteburu gehienetan ibiltari dabiz herririk herri.

Herri hartzaileak barrikadak prestatzen ditu bisitan datozen dantzarientzat. Hareek dantza batzuk egin, borroka moduko bat be bai, eta danantzako kopaua gero. Halan doaz herriko auzo batetik bestera.

Goiza holan emon ostean, arrastian antzespena egiten da, aldian aldiko gaiak atara eta danak barregarri erabiliz.

Pertsonaia ezagunak parte hartzen dabe Maskaradan: zaldikoa, Pitxu, ehiztariak, etxeko jaun-andreak, banderaria… Dantza ederrak egiten dabez, dantzari trebeak izaten dira eta.

Aurtengo saioak ikusteko sasoiz gabiz oraindino, beste asteburu bi geratzen dira eta.

Esatekoak 0
Ikusita: 946
2014.04.18

2014ko Euskadi Literatura Sariak

Euskadi Literatur Sarietarako deialdia zabalik dago. Bagilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira lanak, zazpi arlotan banatuta: Euskerazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskerazko ume eta gazte literatura, euskerazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazinoa, euskerazko saiakera eta gaztelaniazko saiaker

Arlo bakotxerako 18.000 euroko saria izentau dabe, eta horrez ganera beste 4.000 testua beste hizkuntza batera itzuli eta argitaratzeko.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 745
2014.04.18

Sarako Biltzarra Pazko Astelehenean

Apirilaren 21ean egingo da 31. Idazleen Biltzarra Saran. Biltzar hori Iparraldeko euskal idazleen topalekua izaten da, liburu barriak aurkezteko eguna, eta idazleakaz zuzenean egoteko aukera apartekoa.

Egun berean hiru idazle omenduko dabez, Erramun Bachoc, Manex Pagola eta Patrice Rouleau.

Azoka polikiroldegian izango da, eta horregaz batera beste erakusketa batzuk egongo dira: margoak, zizelketa eta eskulanak.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 903
2014.04.11

Liburu digitalak liburutegietan hartu

Euskal Herriko editoreen alkarte bien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioari esker, garagarriletik aurrera udal-liburutegietan liburu digitalak hartu ahal izango dira. Orain arte papelezko liburuen mailegua zabal ibili da, baina gero jente gehiagok erabilten dau liburu digitala. Hori dala-ta, 25.000 lizentzia inguru ipiniko ditue irakurleen esku, heren bat euskeraz eta ganerakoak erderaz.

Irakurleak 21 egunez euki ahal izango dau liburua irakurteko, hortik gora lizentzia barriztau egin beharko leuke. Liburuak Liburuklik atarian dagoz eskuragarri. Hortik norberaren ordenagailu edo osterantzeko tresnara bajatu daiteke, edo streaming bidez leidu.

Esatekoak 0
Ikusita: 1083
2014.04.04

Irudimena Sormen lehiaketa

Irudimena Sormen lehiaketa zabaldu dabe Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak, 14 urtetik gorako gazteentzat batez be.

Bertan parte hartzeko, www.irudimena.com webgunean proposatzen diran soinuetatik bat hartu eta, soinu horretan oinarrituta egin behar da sorkuntza-lana: Soinu barri bat  (edozein motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...), euskerazko testu bat idatzi (edozein generotan, poesia, narrazinoa, deskripzinoa, bertsoak...) edo irudi bat (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).

Behin lana eginda, webgune horretan dagoan inprimakia bete eta bialdu egin behar da, maiatzaren 16rako.

Hiru arloetan sari bina dagoz, lehenengoa 300 eurokoa eta bigarrena 200ekoa.

Esatekoak 0
Ikusita: 873