kontaktua
2017.09.22

Ondarearen Nazioarteko jardunaldiak

Aurten be Bizkaiko Foru Aldundiak programa betea koordinau dau hainbeste eragilegaz, urrian zehar Nazioarteko Ondarearen Jardunaldiak egitek

Aurten gai nagusia 'paisaia ' izango da, betiko moduan ikuspegi eta alderdi askotatik begiratuta aztertuko dana.

Programa bete-betea dago hile osoan zehar nahinon, Bizkaiko alkarte, erakunde, udal, herri eta talde askok lagunduta.

Astiro aztertu behar da programea, ekitaldi asko be asko dago ta.

Esatekoak 0
Ikusita: 90
2017.09.15

Ikasturte barria hasi da

Ikasturte barriagaz batera, Euskaltegiak euskerea ikasteko eskaintzak agertuten dabez. Euskaltegien babesle herri-erakundeak, danak alkarregaz kanpaina bateratua aurkezte

Aurtengo leloa hau da: Euskara ikasiz, mundu bat irabazi. Hizkuntza ikasteak, kasu honetan euskerea ikasteak, beste mundu baten barruratzeko modua dakarrela adierazi nahi da; izan be, hizkuntza bat ikasten dogunean, hizkuntza horretan egiten dan bizimodua, kultura eta abar ezagutzeko modua egiten dogu.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 154
2017.09.08

Antzerkia sortzeko beka deialdia

Joseba Jaka bekarako deialdia egin dau Elkar Fundazioak, 2017-2018an lana egiteko. Antzerkia sortzeko beka da, eta 10.000 euroko saria daka

Beka hartu gura dauenak euskeraz sortutako antzerkiaren lagina aurkeztu behar dau urtarrilaren 26ra bitarteko epean. Aurkeztutako guztien artean epai-mahaiak aukeratuko dau zeineri bekea emon. Horren barri apirilaren 30erako emongo dabe, eta hortik aurrera lana osotzeko garaia izango da.

Beka honen helburua sorkuntza bultzatzea da.

Esatekoak 0
Ikusita: 217
2017.07.13

Eako Poesia egunak asteburuan

"Marrazkia azalean, azala hitzetan" izenburuagaz datoz aurtengo Eako Poesia Egunak. Aurten uztailaren 14, 15 eta 16an egingo dira Ean urteroko Poesia Egunak. Herri osoa hartuko dabe, hainbat ekitaldi mota egiteko: antzerkia, errezitaldiak, kantaldiak, ikuskizunak... Eta herri-bazkariak, bertaratzen diran guztiak bat egitek

Parte-hartzaileak honeek dira: Mikel Martínez, Irati Agirreazkuenaga, Tartean Teatroa, Loraldia, Isaac Xubín, Errime, Xabier Gantzarain, Uxue Alberdi, Iñaki Zabaleta, Txakur Gorria, Inun, Amaiur B. Blasco, Ertza Konpainia, Anticontinente, Ismael Manterola, Karabansarai Konpainia, Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Ana Urkiza, Pello Ramírez, Sahatsa Ramírez, Ainara Azpiazu Axpi, Elena Odriozola.

Bariku  iluntzean hasi eta zapatu-domekak goiz eta arrasti, jarraian egongo dira ekitaldiak. Egitaraua ikusteko hona jo daiteke: www.eakopoesiaegunak.eus

Esatekoak 0
Ikusita: 375
2017.07.07

Inkesta soziolinguistikoaren emaitzak euskeraren aldekoak

Egunotan 2016ko inkesta soziolinguistikoaren emaitzen barri emon dabe, eta euskererarentzako barri onak dakarz.

Azterketa horren arabera, euskerearen eremu osoa kontuan hartuta, 16 urtetik gorako biztanleen % 28,4 euskalduna da, eta % 16,4 euskaldun hartzailea. Orain dala 25 urte egindako lehen Inkesta Soziolinguistikoagaz konparauta, euskereak 223.000 hiztun irabazi ditu. Era berean, galdeketeak argi erakusten dau zelan gaztetu dan euskal hiztunaren profila. Inkesteak hartzen dauen edade-talderik gazteena, 16 eta 24 urte bitartekoa, da euskaldun ehunekorik altuena daukana, % 55,4, eta 1991n euskaldunena zanak, 65 urtetik gorakoenak, dauka gaur egun euskera gaitasunik apalena, % 20,4.

Eremuka, EAEn izan da hazkunderik nabarmenena; eta edadeari lotutako datuen arabera, euskerearen hazkundea gazteenetatik dabil zabaltzen.

Esatekoak 0
Ikusita: 330