kontaktua
2017.03.10

Bizkaiko Aratusteei buruzko hitzaldia Markinan

Martiaren 10ean Bizkaiko Aratusteei buruzko hitzaldia egingo dau Akaitze Kamiruagak Markinako Uhagon Kulturgunea

Aratusteak igaro barri dagoz, baina oihartzuna ondino entzungai da. Joan dan asteburuan hainbat lekutan ospatu ebezan, eta hil honen 10ean Markinan hitzaldia egingo dabe gai horren ganean.

Markinan Aratusteak biziro ospatzen dabez: Hartza, zahagi-dantza eta antzar-jokoa ditue bertako ohitura, azken hori galtzen doala esan balei be.

Akaitze Kamiruagak Bizkaiko herrietan aratusteak ospatzeko modu ezbardinak aztertuta dauka, eta dokumental eta liburu banatan batuta. Labayru Fundazioak argitaratuta.

Hitzaldian Bizkaiko ohitura horreen ganean jardungo dau, Markinakoetan indar gehiago eginda. Ha ta guzti be, Markinako ohiturak munduan hain zabal dabizan beste batzuen parean aztertuko ditu.

Esatekoak 0
Ikusita: 412
2017.03.03

Badator aurtengo Loraldia!

Loraldia kultura adierazpen barritzaileen programa da. Bilboko leku baten baino gehiagotan, hainbat ikuskizun egingo dira aurten be. Dantza, kantua, antzerkia, irakurraldiak... Ikuskizun gehienak multidisziplinarrak dira, arlo ezbardinetan dabilzan artistak batut

Martiaren 7tik apirilaren 8ra bitartean izango da aurten, udabarrirako sarrereagaz batera.

 

 

Esatekoak 0
Ikusita: 482
2017.02.23

Badatoz aratusteak!

Aratusteen ospakizunak zikloa osotzen dau, egun bateko jaia barik hainbat egunetakoa da, eta lekutik lekura egunok aldatu egiten dira.

Datorren asteburuan eta martitzenera arte batzen dira ospakizunik gehienak.

Gure inguruan Bilbon alkartuko da jenterik gehien, baina herrietan hainbat modutara jantzi eta gozatzeko ohiturak topauko ditugu.

Mundakan Atorrak eta Laminak urtengo dabe; Durangon Surrandiak; Markinan Hartza eta Zahagi-dantza egiteko dantzariak; Gernikan Marroak; Trapagaranen Carrascoliendas; Ermuan Hartza; Lekeition Estudiantina.

Urruntxuago joan ezkero, Eibar, Tolosa, Zuberoa... beste hainbat inauteri mota aurkituko doguz.

Zenbatgura plan egiteko aukerea, Aratusteak bakotxak gura dituan moduan ospatu eta biziteko.

Esatekoak 0
Ikusita: 486
2017.02.17

Txitxiburduntzi, kanporamartxo, basaratoste

Badatoz Aratusteak, eta ohitura dan moduan, aurreko domekan Basaratoste, Txitxiburduntzi edo Kanporamartxo izenagaz ezagutzen dan jaia egingo da herri askota

Lehen auzoko eta inguruetako ume edo neska-mutikoak alkarregaz joaten ziran basora edo zelairen batera baso-otordutxu bat egiten. Horretarako, bakotxak etxean hartutako jakiak: txorizoa, urdaia, ogia, taloa... eroaten ebezan.

Gaur egun herriko alkarteek edo udalak berak eratuta batzen dira taldeak, ume eta helduak batera, hamaiketakoa egiteko.

 

Esatekoak 0
Ikusita: 367
2017.02.10

Eskolarteko bertso txapelketa martxan

Argazkia Bertsozale Elkartea.

Gaztetxuei begira egiten dan bertso txapelketa da Eskolartekoa. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dabe urtero Euskal Herri osoan ekintza hau, maila bitan: 15 urtetik beherakoak alde batetik eta 15-18 urte bitartekoak besteti

Gazteenek txapelketa barik alkarregaz batu eta alkar ezagutzeko saioak egingo dabez. Nagusiek, ostera, txapelketa egingo dabe. Finala bagilaren 10ean izango da eta saria Gabonetan 'Ahots baten Sormen egonaldian' parte hartzea.

Esatekoak 0
Ikusita: 397